Igerilekua

•26/05/2011 • Deja un comentario

Tanta itxurako igerileku honen helburua, umeek urarekiko lehenengo sentsibilizazioa izatea da. Gure eskolan igerilekua zergatik? Umeei urarekin esperimentatzea eta esploratzea asko gustatzen zaielako. Izan ere, oso lasai eta gustura egoten dira.

Eraikuntzaren barruan, igerilekuaz aparte, komunak , aldagelak eta apal pertsonalizatuak egongo dira. Horma baxuen bitartez, fardela aldatzeko tokia eta umeentzako komunak komunikatuta egongo dira irakasleek dena behatu ahal izateko. Umeak aldageletara joaten direnean, adin desberdinetakoak izango direnez, imitazioaren bitartez nola jantzi ikasiko dute. Hemen ere, hainbat irakasle egongo dira zailtasunetan laguntzeko prest.

Igerilekuan zehar, bi komun aurki daitezke, hauek bakoitza alde batean kokatuta daudelarik tantaren goialdean.Tantaren zehar aurrera jarraituz gero, apalak aurki ditzakegu, hauek umeen gauzak gordetzeko erabiliko direlarik.

Esan beharra dago baita ere, igerile osoaren lurra ez dela irristakorra, beraz, umeak lasai ibil daitezkela bertan inongo arazorik gabe.

Amaitzeko, tantaren amaieran igerilekuak kokatzen dira. Hiru igerileku egongo dira; alde batetik, txikientzako zuzenduta dauden bi igerileku. Igerilekuetako bat 0-2  urte bitarteko haurrentzat egongo da prestatuta, ume txikiek lasaitasun gehigo behar baitute esploraziorako. Bestea, berriz, adin guztietako umeentzat zuzendua izango da, sozioalizazioa eta imitazioaren bitartez ikasi ahal izateko. Igerileku honek, metro erdiko sakonera izango du gutxigora behera. Bertan, ekintza desberdinak  plantetuko direlarik. Bestalde, eskola osorako zuzenduta dagoen beste igerileku bat egongo da, hau da, igerileku honek, sakontasun handiagoa izango du, beraz, irakasle, guraso eta ikasleak sartzeko aukera izango dute.

Igerilekuaren arduradunek, ekintza honetarako prestatuak dauden hainbat irakasle izango dira.

Umeak igerilekuan sartzeko prest

Baratza

•26/05/2011 • Deja un comentario

Gure eskolako haurrek, baratzarekin erlazionatzeko aukera ere izango dute. Baratza honen helburua, umeak naturarekin erlazionatzen hastea  da, landareen prozesuak ikusiz eta landareen  zaintzaz arduratuz. Horretaz aparte ere, umeek euren autonomia garatuko dute haren landarea zainduz.

Baratzaren beste helburu bat umeak ingurugiroarekin harremanetan  egotea da. Izan ere, naturarekin kontaktuan egoteak umeei  balore batzuk transmititzen dizkie, hala nola, natura errespetatzea, zaintzea,…

Baratza etxe txokoarekin komunikatuta dago ate baten bitartez. Ume guztiak astean bitan baratzara joateko aukera izango dute. Bertan, euren landare propioa zaintzeko aukera izateaz gain, beste barazki eta lekaleak zaintzeko eta behatzeko aukera izango dute. Honekin batera, umeak zikintzen badira, iturri bat egongo da eskuak  edota zikintzen duten guztia garbitzeko.

Baratzetik ateratzen diren produktu guztiak umeak jangelan jateko aukera izango dute. Hau ere, lagungarria izango da haurrak denetarik jaten ikasteko.

Hezkuntza komunitatearen kontzeptuak kontuan izanik, gure baratzean lan egingo duten «profesionalak» egongo dira.  Kurtso hasieran gurasoei izateko aukera eskainiko zaie, eta nahi dutenek, txandaka, etorriko dira umeekin batera naturaz gozatzera.

Aisialdiaren txokoa

•25/05/2011 • 2 comentarios

Dordoka haur eskola hainbat txokotan banatuta dago eta hauetako bat aisialdiaren txokoa dugu. Izan ere, umeentzat jolas sinbolikoetan aritzea oso garrantsitzua da, 0 – 6urte bitarteko etapan hain zuzen ere. Txoko honek, bi helburu ditu: alde batetik jolastea eta, bestetik, haren garapen emozionala eta adimena garatzea. Horretarako, ekintza anitzak proposatzen dira umeek sormena gara dezaten, mozorratzeko aukera izan dezaten baita antzerkiak egiteko aukera ere.

Jolas sinbolikoak umeei laguntzen die nahi dutena izaten, bestearen azalean jartzen eta egunerokotasunean eman daitezkeen ekintzak egiten. Honek irudi mentalak egiten eta etorkizunean emango diren hainbat egoerei irtenbidea ematen lagunduko die. Izan ere, imitazioari esker, bizi ditzaketen egoerei irtenbidea nola eman jakingo dute.

Gainera, umeek euren sentimenduak eta beharrak adierazten dituzte eta bestearen lekuan jartzeko gai dira, hau da, enpatikoak izaten ikasiko dute. Horretarako, hainbat alorretan zentratuta egon behar dira txokoak; adibidez, panpinekin jolasteko aukera izango dute, erizaintza txokoa egongo da, non bertan medikuak izaten saiatuko dira, ile apaindegia, mozorroak… honetaz gain, kotxeak ere izango dute, beraz, eskolaren zehar, bai barrualdean eta baita kanpoaldean ere, lasai eta askatasunez alde batetik bestera mugitzeko aukera izango dute. Gainera, aisialdiaren txokoan, gaztelu bat izango dute, beraz, gora eta behera ibiliko dira altuera ezberdinak ezagutuz eta inongo arriskuan egon gabe.

Jolas sinbolikoak bi etapatan bana ditzakegu: lehenengoan euren gorputzetan zentratuko dira: mugimenduetan, begiradetan…Bigarrenean, aldiz, objektuak hartzearekin batera, helduak egiten dutena imitzatzen dute. Horrela, umea imitatzeko gaitasuna izango du, bizi izan dituen egoerak antzezteko gaitasuna garatuko du eta, gainera, pertsonai batean bilakatuko da haren izaera zein jokaerak imitatuz. Hasieran, senide baten jokaerak imitatuko dituzte, eta gero, aukera anitzak izango dira: dendariak izango dira, medikuak… baina, inoiz ez dute umearen rola hartuko, oso zaila egiten baitzaie norberak egiten dituen ekintzetaz jabetzea. Etapa hauen adibidea honakoa izan daiteke: 3 eta 5 urteko umeen ezberdintasunak nabariak dira joko berdinean aritzen badira ere. Dendetara jokatuz gero, hiru urtekoek sarritan produktu berdina saltzen dute, ordaindu gabe joaten dira… (ez daude arauak). Baina, bost urtekoek, berriz, saltzaileek produktu ezberdinak izan behar dituzte, erosten duenak aukera bat baino gehiago izan dezan. Gainera, saltzaileak ez du onartuko erosten duena ordaindu gabe joatea (bost eta sei urtetatik aurrera, arauak ikasten hasiko dira).

Aisialdiaren txokoaren barruan, etxetxo bat dago haren objektuak, argazkiak, panpinak… izan ditzaten. Gaztelu bat izateak ere, aukera paregabeak eskaintzen ditu. Izan ere, pertsonai magikoen erreferentzia asko dituzte liburu gehienetan agertzen direlako. Honetaz gain, eszenatoki bat bezala erabiliko dute abestu, mozorrotu eta dantza egiteko.

Baina jolasa ez datza soilik sormena lantzean. Izan ere, sormena lantzen duten bitartean beste umeekin ere ari dira hizketan eta sozializazioan lagunduko die. Gure egitekoa haiek jolasten duten bitartean behatzea izango da.

Aisialdiaren txokoa

‘cuidadoSOS’ proiektua

•24/05/2011 • Deja un comentario

CuidadoSOS Mapfrek Espainian eta Iberoamerikan orain dela zenbait urte martxan ipinitako “con mayor cuidado” kanpainiaren barruan sartzen den haurren istripuak sahiesteko proiektua da.

CuidadoSOS heziketa proiektua da, eta lortu nahi duena da jendeak ikustea eskoletan eta etxeetan dauden arrisku ugariak. Kontuz ibiltzera ohitu behar gara bai etxean eta bai eskolan, jarrera arduratsu bat hartuz.

Proiektu hau familiei eta haur eta lehen hezkuntzako irakasleeibegira pentsatu zen, hauek baitira haurren segurtasuna ziurtatu behar dutenak. Hala ere, haurrei ere zuzenduta dago; izan ere, autobabesa berebiziko garrantzia dauka, eta haurrei konbibentzia, besteekiko errespetua etab. irakatsi behar dizkiegu.

Informazio gehiago nahi izatekotan, hemen daukazue linka:

http://www.natalcuidados.com/index.php/articulos/38-articulos-y-noticias/264-proyecto-educativo-para-la-prevencion-de-accidentes-infantiles

Jangela

•24/05/2011 • Deja un comentario

Dakigun bezala, pertsona bat gehien hazten den garaia jaio baino lehenago da. Askok esaten dute jaio ondoren azkarren hazten diren garaia nerabezaroa dela baina ez da horrela. Lehenengo urtean hazten dira gehien eta hau ez da berriro errepikatzen bizi osoan.

Gure eskolan, logelaren parean, hau da, dordokaren sabelaren ezkerraldean, kokatuko da jangela. Jangelak, logelaren forma bera izango du, izan ere, elkar ikusteko aukera izango dute, bata bestearengandik ikasiz.

Jateak hiru funtzio garrantzitsu dituela ohartu gara. Lehendabizikoa Bizirik irauteko gure gorputzak jatekoa behar duela da, soilik  martxan jarraitzeko. Honi jarraituz, bigarrena Hazteko edo gizentzeko gure hezurrak, muskuluak, koipea, azazkalak … jaten dugunaren arabera eratzen direla da. Eta azkenik, Mugitzeko, lan egiteko, jolasteko … energia beharrezkoa da.

Nahiz eta jatea garrantzitsua izan, guraso askok behartzen edo derrigortzen dituzte haurrak jatera. Honen ondorioz, haurrek hiru defentsa dituzte garatuta. Lehena, ahoa ixtea eta burua beste aldera mugitzen da. Bigarrena, ahoa zabaldu jatekoa sar diezaioten, baina gero jateko  hori ez du irensten, bertan bola bat egiten du denbora galtzeko eta janaria ez irensteko. Eta azkenik oraindik eta gehiago exijitzen bazaie, umeak zerbait irentsi dezake eta beraren azken defentsa botaka egitea izango litzateke.

Guzti hau kontutan harturik, jatea derrigortzearen ondorioz, hainbat gaixotasun ager daitezkeela ikusi dugu eta  hau ekiditeko  gure ikastolan jaten ez behartzea erabaki dugu. Izan ere, badakigu egun batean ez jateagatik ez zaiola ezer pasako eta ez badu jaten zerbaitengatik izango dela.

Hori dela eta, gure eskolaren esku hartzetako bat aipatuko dugu. Lehenik esan beharra daukagu, urte guztietako haurrak batera joango direla jantokira, baina guztiak batera ez dira egongo, hau da, bakoitzak bere txokoa izango du. Izan ere, 0-1 bitarteko haurrek, beraien espazioa behar dute, horretarako beraientzat espresuki  bi irakasle izango dituztelarik. 2-6 urte bitarteko haurrak berriz, bakoitza bere irakaslearekin egongo da, helduagoak direlako eta pixkana-pixkanaka autonomia puntu bat lortzen ikasi behar dutelako.

Baina horrek ez du esan nahi, guztiak derrigortuta daudenik jatera. Izan ere, ume batek ez badu nahi jan, goserik ez duelako edo behar hori ez duelako da. Gainera aurretik aipatu bezala, umeek hiru defentsa dituzte eta hauek ez balira egongo, gaixotasunak agertuko lirateke. Guzti hau esan ondoren, jo dezagun ume batek edo gehiagok jateko gogorik ez dutela, orduan irakasleak prest egongo lirateke egoera horri aurre egiteko. Adibidez, umeari txokoetara joaten utziz, jolastera joaten utziz … Gainera, denbora bat pasa ondoren, etor daitezke jan ez duten haurrak jateko eske. Beraz une horretan hartuko dugun jarrera, jaten ematearena izango da. Adibidez, gailetak, fruta … emanez. Gure ustez hau izango baita jarrerarik aproposena jaterako orduan agertzen diren arazoak ekiditeko.

Jantokia (lehenego hiruhilabetea):

ASTELEHENA

ASTEARTE

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

Lekak patatekinSaltxitxak ketchuprekin

Fruta urazukretan

DilistakBaritak entsaladarekin

Fruta

Barazki pureaPetxuga salsan

Jogurta

Pasta karbonaraSolomo piperrekin

Fruta

Patatak txorizoarekinIndioilar rotia

Natillak

Indaba zuriakArraina tomate entsaladarekin

Gazta eta irasagarra

Makarroiak tomatearekinNuggetak entsaladarekin

Fruta

Pikadillo zopaHaragi gisatua

Jogurta

GarbantzuakArraina saltsan

Fruta

PorrusaldaPetxuga piperrekin

Zukua

PaellaFrankfurt saltxitxak txip patatekin

Izozkia

MakarroiakSolomo piperrekin

Jogurta

Indaba zuriakKroketak entsaladarekin

Fruta

Fideo zopaHaragi-bolak saltsan

Gazta eta irasagarra

DilistakArraina maionesarekin

Actimela

MenestraOilasko izterra entsaladarekin

Fruta

Arroza tomatearekinNugetak entsaladarekin

Fruta

LekakPetxuga saltsan

Jogurta

GarbantzuakArraina saltsan

Zukua

Izar zopaHanburgesa ketchuprekin

Fruta

PorrusaldaIndioilar rotia

Natillak

DilistakBaritak tomate entsaladarekin

Fruta

Barazki pureaSolomo piperrekin

Izozkia

PaellaSaltxitxak ketchuprekin

Fruta

Indaba gorriakArraina limoiarekin

Actimela

Patatak txorizoarekinHaragi gisatua

Zukua

Makarroiak karbonaraSolomoa barazkiekin

Jogurta

Indaba zuriakArraina saltsan

Izozkia

PorrusaldaPetxuga entsaladarekin

Fruta

Zopa eta garbantzuakGiharra piperrekin

Jogurta

LekakArrautza aurora erara

Fruta

Karakoliloak atunarekinFrankfurt saltxitxak txip patatekin

Fruta

PureaHaragi gisatua

Natillak

DilistakArraina piperrekin

Izozkia

Arroza tomatearekinSan jakoboa entsaladarekin

Fruta

GarbantzuakArraina maionesarekin

Actimela

Makarroiak tomatearekinPetxuga entsaladarekin

Fruta

Indaba gorriakSaltxitxak ketchuprekin

Jogurta

LekakArraina saltsan

Fruta

Euri zopaHaragi gisatua

Natillak

Barazki pureaOilasko izterra entsaladarekin

Fruta

DilistakBaritak tomate entsaladarekin

Fruta

Arroza tomatearekinKroketak entsaladarekin

Jogurta

PorrusaldaIndioilar rotia

Fruta

GarbantzuakArraina

Gazta eta irasagarra

Barazki menestraPetxuga saltsan

Fruta

Pasta karbonaraSolomo piperrekin

Actimela

Indaba zurriakArraina saltsan

Jogurta

Barazki pureaGiharra entsaladarekin

Fruta

PaellaFrankfurt saltxitxak

Postre berezia

Jangela

Lan txokoa

•24/05/2011 • 2 comentarios

Txoko honetan egingo diren jarduerak lan munduarekin izango dute zerikusia, hau da, lan mota ezberdinen inguruan esploratzeko aukera izango dute haurrek.

Adostu izan dugun lehenengo alderdia teknologia berrien arloa izan da. Gaur egun ezinbestekoa dugu gure umeak prestatzea etorkizunean aurkituko dutenerako, eta ez bakarrik etorkizunean, baita egunerokotasunean ere. Horretarako, teknologia berrietan pentsatu dugu, eta mahai bat jartzea erabaki dugu, non ordenagailuak egongo diren, bertan umeak ekintza ezberdinak egin ahal izateko, adibidez, informazioa bilatzeko edota internetaren bidez ariketa ezbetrdinak egiteko.

Egia da 0-6 urte bitarteko umeek, garapen motorea guztiz garatua ez dutelako,  zailtasunak izaten dituztela mugimenduak egiteko edota bi gauza batera hartzeko. Garapen kognitiboari dagokionez, adin honetako umeek zailtasunak izaten dituzte eraikuntzak egiterako orduan, eskemak guztiz garatuak ez dituztelako; horretarako LEGO jolasak egongo dira alderdi hauek sendotzeko. Guk hau eraikuntzaren munduarekin erlazionau nahi izan dugu. modu honetan haurrek gauza ezberdinak lotuz zerbait berria sortzearen esperientzia biziko dute.

Aurkituko dugun azkeneko mahaia, marrazketarako txokoa izango da. Bertan umeek margotzeko aukera izango dute, baina esan beharra dago ez dutela zertan mahai gainean margotu behar, hau da, lurrean margotzea nahi izanez gero, askatasun hori izango dute. Txoko honi garrantzi asko eman diogu, izan ere adin honetako umeek marrazkien bidez ezagutzen dituzte beraien sentimenduak eta izan dituzten esperientziak. Ume bat gaizki dagoenean, txoko hau baliagarria izango da beraien arazoak helarazteko. Horretaz gain, haurrek marrazkiz betetzeko pareta bat ere jarri nahi izan dugu, haiek margo mota ezberdinekin zuzenean paretan marraztu ahal izango dute.

Gelaren erdialdean beste txoko bat egongo da, non umeek aukera izango duten, esertzeko, jolasteko … Txoko hau aproposa izango da klase hasierako ekintzak egiteko, kotxeetara jolasteko edo puzzleak egiteko. Horretaz gain, marrazketa mahaian jende gehiegi dagoenean, edo margo likidoak erabiltzen ditugunerako.

Aurretik esan dugun moduan, haurren marrazkiak oso garrantzitsuak izango dira, eta gure helburuetako bat umeen autoestima eta interesa piztea denez, hormaren zati bat aukeratu dugu bertan umeek egiten dituzten marrazkiak zintzilikatzeko. Astean behin aldatuko ditugu marrazki hauek, eta kendutakoak, haurrak izango duten karpeta pertsonal batean gordeko ditugu edo nahi izanez gero etxera eramateko aukera izango dute. Kurtso bukaeran, bakoitzak bere karpeta hartu eta koaderno bat egingo du bakoitzak egindako marrazkiekin. Gainera marrazki hauek baliagarriak izango dira gurasoekin bilerak egiterako orduan, haien umeen egoera nolakoa den azaltzeko. Gainera urteak pasa ahala, hasten direnetik bukatzen duten arte aurrera -pauso ikaragarria ikusten da marrazterako eran.

Beste txokoetako bat, «merkatuarena» izango da. Hemen salerosketak praktikan jartzeko aukera izango dute jolas sinbolikoaren bitartez.

Txoko honetan zehar, koloretako argiak egongo dira, eta hau zertarako? kolore ezberdinak ikasteko, iluntasuna eta argitasunaren ezberdintasunak ikasiz. Umeak, aldatzeko aukera izango dute nahi duten moduan.

Bukatzeko, umeen alturara egokituta egongo diren apalak jartzea erabaki dugu, bertan jostailuak eta materialak gorde ahal izateko. Azkenik, esan beharra dago txorrota bat egongo dela txoko honetan margoak edo zikintzen duten materiala garbitu ahal izateko.

Lan egiteko gunea

Harrera

•24/05/2011 • Deja un comentario

Harrera nolakoa izan beharko den ikertzerakoan, ezinbestekoak izango diren hainbat ezaugarri ikusi ditugu. Harrera ikastolaren aurpegia da, hau da, gurasoek lehenengo aldiz ikastolara joaten direnean bere umea matrikulatzeko, sartzen diren lehenengo tokia harrera izango da. Horregatik, harrera toki erakargarria, goxoa eta lasaia izan behar dela iruditu zaigu. Erakargarritasuna, goxotasuna zein lasaitasuna ziurtatzeko, ezinbestekoak izango diren hainbat elementu hautatu ditugu.

Lehenik eta behin, erakargarritasunaren arloa guztiz menperatuta izateko hormen koloreak bitxiak eta alaiak izan behar direla erabaki dugu, adibidez, horia, laranja, urdina eta gorria. Gainera, hormetan dauden marrazkiak, erakargarriak izango dira umeentzat.  Bestalde, gure harrerak, kristal handi batzuk izango ditu bilerak egiten diren txokoan, horrela kanpoaldea ikusi ahal izateko.

Goxotasuna gure eskolan ezinbestekoa dugun osagarria dela ziurtatzeko, berogailuak lurraren azpian jartzea erabaki dugu, 23 gradutan mantenduz urte osoan zehar. Horrela, umeak eskolara heltzerakoan, oinetakorik gabe ibili ahal izango dira ikastola osoan zehar.

Kontuan izan behar dugun beste arlo bat, lasaitasuna da. Oso garrantzitsua da harrera lasaia izatea, bai gurasoen aldetik bilerak egiterako orduan (hemen egingo baitira) eta baita umeen aldetik ere, ikastolara joateko lehenengo egunetan oso urduri egoten baitira, eta atxikimenduaren behar izugarria izaten baitute. Arlo hauek menperatzeko, koadro itxura izango duen arrain ontzi bat jartzea erabaki dugu; ikasi dugun bezala, ura elementu lasaigarria baita. Arrain ontzi hau, horman sartuta egongo da, eta ikastolaren barruko aldetik eman ahal izango diete jaten umeek arrainei. Honek ez du esan nahi harrera eta ikastolaren barrualdea banatuta egongo direnik, izan ere, gure helburuetako bat, gure eskolak mugak ez izatea da. Horrela, umeek nahi duten tokietatik ibili ahal izango dira, horregatik esan dezakegu  beste helburuetako bat umeen autonomia lortzea dela.

Dordoka haur eskolaren harrera

Etxe Txokoa

•24/05/2011 • Deja un comentario

Gure etxe txokoak hainbat atal izango ditu, hauen artean, liburutegia, sukaldatzeko tokia, deskantsatzeko lekua eta baratzera ateratzeko atea. Hasteko, etxe txokoaren eta kalearen bitartean, ate bat dago baratzera irtetzeko. Umeak baratzera ateratzeko beste zapatila edo botak jarri beharko dituzte, ekarri dituztenak ez zikintzeko. Hauek aldatzeko eta uzteko apal baxu eta pertsonalizatu batzuk jarri ditugu ume bakoitzak bere gauzak non utzi jakiteko eta haiek, autonomia garatuz, bakarrik egiten ikasten joateko.

Honen ondoan liburutegi txiki bat egongo da umeak ipuin, egunkari, aldizkari edota liburu potoloaz goza dezaten.  Liburutegi hau  egurrezko apal baxu eta luzeetan kokaturik egongo dira. Hau jartzeko arrazoi nagusia, umeak kapaz izan daitezen edozein liburu aukeratu eta hartzeko.

Liburutegia dagoen tokian, zorua goxoa izango da, izan ere, kojinez beteta egongo da gustura sentitzeko irakurtzen edo irakasleen ipuinak entzuten dituzten bitartean.

Liburutegiaren ondoan ohe bat egongo da, ume guztiak erritmo biologiko berdinak ez dituztenez, toki  bat eskaintzen diegu behar duten unean lo egin dezaten. Honelako lekuak eskola osotik banatuta egongo dira.

Txokoaren izenak dioen moduan, sukaldea eta honek behar duen tresneria eta mahaiak egongo dira. Sukaldea egurrezkoa izango da, lehen aipatutako apal guztien moduan. Egurra zergatik? beroa mantentzen duen materiala delako. Guri arrazoi paregabea iruditu zaigu material hau erabiltzea, izan ere, umeak berotasuna sentitzen badute goxoago egongo dira eta kalitatezko esplorazioak egingo dituzte. Mahaietan ere, liburuak irakurri edota sukaldeko tresneriarekin jolastu ahal izateko aukera izango dute, betiere irakasleen arreta bertan egongo delarik.

Etxe txokoa

Libya: lapurtutako haurtzaro batentzako ametsak

•13/05/2011 • Deja un comentario

Herri batean gatazkak daudenean, ez du biktimaz ulertzen; eta Libiako haurrei haurtzaroa lapurtzen ari zaie. Orain dela hiru hilabete eskolak itxi egin ziren, beraz, haurrak ikasten jarraitu ahal izateko, ONG ezberdinek hainbat proiektu jarri dute martxan, hala nola, Bengazhi-ko hezigarri zentroa.

Umeei zuzendutako «etxe» honetan, mundua erakusten saiatzen dira, hau da, nahiz eta egoera horretan egon, haien herriak hori gaindituko duela azaltzea. Beraz, eskola honetan ez dute eskolako gaiak azaltzen, haien helburua, umeak bere inguruan gertatzen ari dena positiboki ikustea eta ulertzea baita.

Bengazhi-ko zentroa bezala, lurraldean zehar beste hainbat daude, baina geroz eta ume gutxiago bertan ikasteko edo behintzat hezkuntza maila bat jaso ahal izateko.

Notizia honen bitartez ikus dezakegu nola mila umek ez dute ikasteko aukera, eta askotan helduen erruz. Zerbait gehiago jakitea nahi izanez gero, hona hemen iragarki honen link-a:

http://es.euronews.net/2011/05/10/libya-suenos-para-una-infancia-robada/

Garbiketa

•12/05/2011 • 1 comentario

Askotan egoten dira eskoletan garbiketaren inguruko tirabirak. Izan ere, irakasle batzuen ustez, garbiketa ez dago haien zereginen artean. Dordoka haur eskolan garbiketa irakasle lanbidearen zati garrantzitsua dela argi daukagu, ez soilik umeek daukaten behar bat delako, baizik eta haien eta irakasleon arteko harremana sendotzeko aukera paregabea baita. Haurra biluztean haien azala gurearekin kontaktu zuzenean egoten da, eta hori, bai haurrekin bai beste pertsona batzuekin, konfiantza hobetzeko balio du, harremanak sendotzen ditu eta atsegina iruditzen zaigu.

Garbiketa ez da egin behar dugun zerbait bakarrik, baizik eta egin nahi dugun zerbait. Izan ere biontzako atsegina izan daiteke. Horretarako zenbait txoko dauzkagu gure haur eskolan zehar garbiketa egiteko, haurren beharrei begira ekipatuta daudenak eta zeregin hori erraztu eta hobetuko dutenak.

Garbiketa hau egokia izateko, umeen garbiketa txokoa umeei begira egongo da, hau da, irakasleak umeen beharrak asetzen dituen bitartean gainontzeko umeak behatzeko aukera izango du. Zeregin honen ataletako bat, fardelaren kontua da. Zergatik esan behar diegu guk, irakasleok, gurasoei umeei noiz kendu fardela? Hau gurasoekin adostatzeko gai bat dela uste dugu, hau da, umearen beharrei egokituta egongo garela.  Izan ere, fardela kentzea ez da adinaren kontua, egoeraren kontua baizik.