Dordoka Haur Eskolaren proiektuak

•11/06/2011 • Dejar un comentario

Kultur astea: otsailaren bigarren astean zehar hainbat ekintza egingo dira eskolan dagoen kultur aniztasuna umeekin lantzeko. Eskolan aurkitzen diren kultura desberdinak lantzeko umeekin, haurren gurasoei eskolara etortzeko aukera eskainiko zaie euren kulturaren ezaugarri nagusienak umeei azaltzeko, ohiturak, jantzi tradizionalak erakusteko, hizkuntza erakusteko, … . Honi esker umeak kultur ezberdinak daudela barneratzen eta ikasiz joango dira era praktiko eta dibertigarrian. Aste honetako azken egunean, umeen interesen arabera jaialdi bat prestatuko dugu non komunitate osoak parte hartu dezake.

•Haur Eskolako jaialdia: ekainak 22a, kurtsoa amaitzen den egunean, eskolako jaialdia ospatzen da . Hainbat ekitaldi egingo dira, hau da, bazkaria, olinpiadak, txapelketak, tailerrak, txosnak, …
Ekitaldi hauek irakasle eta komunitate guztiari esker ospatu ahal izango dira. Izan ere, denon laguntzaz prestatuko dira ekintza guztiak, eta hauetan herri guztiak parte har dezake.
Bukatzeko esan beharra dago, bazkaria haur eskolako baratzean landutako produktuekin egingo dela.

Agenda 21: Ingurugiroaz arduratzen den proiektua da, eta gure Haur eskola naturarekin erlazio zuzena izatea nahi dugunez bertan parte hartzea egokia ikusi dugu. Honen bitartez, umeak natura zaintzearen inportantzia ulertu ahal izango dute eta euren etorkizuneko bizitzetarako balore hori transmititzea oso beharrezkoa ikusten dugu. Proiektu honetan parte hartzeak suposatzen du parke naturaletara joatea, tailerrak, …

Euskaraz bizi: Hizkuntza, norberak besteekiko harremanetan eraikitzen da, komunikazioan.
Erabilera da gure lanaren abiapuntu. Hizkuntza zenbait funtzio sozial betetzeko tresna da. Erabileratik abiatuz eraikitzen da ezagutza, hizkuntzaren funtzionamenduaren ahalmena eta prozesua. Hau guztia gure haur eskolako helburuetan adierazi dugu, gure haur eskola euskalduna baita. Beraz, Euskaraz bizi proiektuan parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Honen bitartez, haurrak euskararen munduan murgiltzen ditugu hainbat ekintza prestatuz. Adibidez, irteerak, eskola antzerkiak eta kantagintza eta bertsolaritzarekin lehen harremanak.

Euskaraz bizi proiektua

Nortzuk gara?

•01/06/2011 • 1 comentario

Kaixo!

Oñatin kokatzen den Haur Eskola bat osatzen dugu. Eskola zaharren egoitzaren ondoan kokatzen da. Hemendik gertu, anbulatorioa eta unibertsitate berria dago. Gainera, erreka eskolatik gertu pasatzen da, beraz, oso interesgarria izaten da umeekin errekako elementu ezberdinak aztertzera joatea.

Nolakoa da eskola?

Izenak berak esaten duen bezala, gure eskolaren eraikuntzak dordoka itxura dauka eta egurrez ehinda dago (egurra beroa mantentzen du eta soinua xurgatu). Gure eskolari itxura hau ematea erabaki dugu, natura eta urarekin erlazionatzeko. Lehenik eta behin, dordokaren burua, haur eskolaren harrera izango da. Aurrera jarraituz gero, hanka bakoitzean gune ezberdinak aurkituko ditugu. Hanka batean, 0-3 urte bitarteko gela egongo da eta gelaren barruan txikientzako komun bat, hauek aldatu eta haien beharrak egin ahal izateko. Beste hiruretan txoko ezberdinak, etxe txokoa, lan txokoa eta aisialdi txokoa. Buztanean, irakasle gela egongo da, non gure bilerak egiteko aukera izango dugun, umeen egoerak ikusi eta aztertuz.
Dordokaren gorputzak, hainbat atal izango ditu; alde batetik, psikomotrizitate gela egongo da, bertan jolastu, garapen motorea, soziala, afektiboa… landuko dute. Beste alde batetik, eraikuntza osoaren erdian zuhaitz forma duen etxe bat egongo da, hau da, altuera batean egongo den zuhaitz-etxea. Azpian, logela txiki bat egongo da, bertan, umeak deskantsatzeko aukera izateko. Solairu batetik bestera igo eta jaitsi ahal izateko, haurrek eskailerak, aldapak, txirristak, sareak… izango dituzte. Honetaz gain, dortokaren gorputzaren ezkerraldean jangela egongo da, eta eskuinaldean, aldiz, logela.

Harreran, komun bat egongo da, eta bertan edozein sartzeko aukera izango du, hau da, guztiontzat egokituta egongo den komuna izango da, beraz, guraso, irakasle edota haurrak sartzeko aukera izango dute. Irakasle gela eta lan txokoa eta irakasle gela eta etxe txokoaren tartean, beste bi komun egongo dira. Komun hauetako bat haur guztientzako zuzenduta egongo da, beraz, hauek haien tamainara egokituak daude; beste komuna, aldiz, irakasleentzat izango da.

Eskolaren kanpoaldean, pistina klimatizatua egongo da, bertan umeek zenbait ekintzen bidez uraren sentsazioa ezagutuko dute. Igerilekuak, putzu forma izango du, erlazio zuzena baitu dordokarekin. Gainera, hondarea izango dute era alaiago batez jolastu ahal izateko, gazteluak egiten…
Honekin batera, baratza izango dute lurretik hazten diren elementu ezberdinak ezagutzeko. Umeak izango dira produktu hauen “zaintzaileak”, beraz, astean behin joango dira hau ikusi eta lantzera. Produktu hauen segimendua bukatzean, jangelan jateko aukera izango dute.

Dortoka eta kanpoaldean zehar egongo diren materialak, plastikozkoak eta egurrezkoak izango dira, izan ere, egurrak zaratak gutxitzen ditu eta berotasuna gorde; eta plastikozkoak, umeak min hartu ez dadin.

Ezaugarriak:

Metodologiari dagokionez, kulturan oinarritutako metodo pedagogikoak hartuko dira kontuan. Honekin batera, gure hizkuntzak duen egoeraz jabeturik, tresna edo baliabide egokia izango da, haurrek txiki txikitatik euskara ikas dezaten. Gainera, beste hizkuntzei ere garrantzia emango diegu, esate baterako, gaztelaniari eta ingelesari.
Zentroaren irakaskuntza hizkuntza euskara izango da eta dagokion metodologiaren bidez, hizkuntza hori irakatsiko zaie, baita ama-hizkuntza euskara ez duten haurrei ere.
Hezkuntzaren helburuak lortzeko funtsezko protagonista izango dira guraso eta tutoreak eta horiek parte hartzea bultzatuko da.
Guraso eta familiaren ideologia eta iritzia kontutan hartuko da errespetu handiz.

Ebaluazioari dagokionez, nola bikote pedagogikoak bultzatzen ditugun, bata besteari hobetzeko alderdiak esango dizkie. Bestalde, bideoak eginez, gure akatsak zein indarguneak baloratzen ditugu.

Ratioak:

0-3 urte bitarteko gelan (4 irakasle egongo dira gela osoan, beraz, irakasle bakoitza adin ezberdinetako bost ume izango ditu).
– 0-1 urte: 5 ume
– 1-2 urte: 7 ume
– 2-3 urte: 8 ume
3-6 urte bitarteko haurrak: 30 ume egongo dira urte bitarte bakoitzean. Txoko bakoitzean, bi irakasle egongo dira, beraz, 15 ikasle izango ditu irakasle bakoitzak.
Honetaz gain, psikomotrizitate gelan, 3 irakasle egongo dira, eskola osoaren gelarik handiena delako eta beraz, umeak laguntza gehiago behar izango dute leku batetik bestera joateko, altuetara igotzeko… Jangelan ere, lau hezitzaile egongo dira, izan ere, irakasleak bazkaltzen duten bitartean, haurrei jaten laguntzen dien beste hainbat pertsona izango dute alboan.

Ordutegia/Egutegia:

Urteko hilabete guztietan eskaintzen da gure eskolako zerbitzua abuztuan izan ezik.
Goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte dago zabalik haur eskola, baina gurasoak nahi izanez gero, ordutegia luzatzeko aukera dute, arratsaldeko 18:30ak arte hain zuzen ere.
Zerbitzuari dagokionez, autobus bat ere izango dugu eskolarekin batera doana. Hau da, gurasoak nahi izanez gero, haien umeak autobusez bidali ditzakete eskolara. Hainbat ordutegi egongo dira, goizeko 07:00, 08:00 eta 09:30tan. Eta arratsaldean, 17:15 eta 18:30tan.

Blog honetan zehar, gure eskola aurkezten dizuegu, beraz, hau ezagutzera gonbidatuta zaudete.
ETOR ZAITEZ DORDOKA HAUR ESKOLARA!!
Egileak: Mirari Sáenz de Viteri, Ainara Castresana, Maite Elizalde, Oihane Diez de Ulzurrun, Marina Plaza eta Andrea Besga
Agur bero bat!

Komunak

•01/06/2011 • Dejar un comentario

Komunei dagokionean, eskolan hiru komun aurkituko ditugu. Alde batetik, harreran guztioentzako komun bat egongo da, hau haurrentzat, irakasle eta gurasoentzat egokituta egongo da. Hemen haurrentzako bi komun egongo dira beraien neurrira egokituak. Hauen ateak labainkorrak izango dira, hau da, horizontalki irekitzen direnak. Izan ere, umeentzako errazagoa izango da horizontalki ateak mugitzea eskulekudun ateak irekitzea baino.Bestalde, irakasle ta gurasoentzako komunak ere egongo dira. hauen ateak eskulekuak dituztenak izango dira, dagoeneko garatuagoak dutelako motrizitate fina. Hauekin batera haur txikiak aldatzeko tokia ere izango dute. Hau helduen komunaren barnean egongo da kokatuta, azken finean hauek aldatzen dituztelako haur txikiak.

Komun mixtoak

Azkenik, dordoka haur eskolaren amaieran beste bi komun daude. Bata, buztanaren eskuin aldean kokatzen dena, umeentzat egongo da egokituta. Hau bai mutil eta bai neskentzat berdina izango da. Hau zergatik? Orain arte betidanik eta txikitatik ikusi izan dugu genero banaketa eta hau saiesteko edo ekiditeko komun mixtoak egitea erabaki dugu. Hemen i tamaina desberdinetako komunak egongo dira, beraien ikaste prozesuan laguntzeko. Bestea, buzatanaren ezker aldean kokatzen da, eta hau irakasleentzako izango da. Bi hauen arteko desberdintasuna egin dugu bi hauek beraien aldetik askatasun gehiago izateko eta esporatzeko leku gehiago izateko.

Irakasleen komunak

Umeentzako komunak

Ikasle-irakasle harremana:

•01/06/2011 • Dejar un comentario

Ikasle-irakasle harremana:

Ikasle-irakasle arteko harremana sustatzeko, klaseak hasi baino lehen, txoko bakoitzean ikasle eta irakasleak elkartzen dira. Horrela, ume eta irakasle artean pautak eta arau batzuk ezartzen dira hala nola; batzeko, antolatzeko, arazoak konpontzeko… Gainera, haien laguntzaz arauez beteriko liburu bat egingo dugu eta denon artean zein arau jarriko diren erabakiko dugu. Hala nola, hitz egin baino lehen eskua altxatu behar dute eta, errazteko, magikoa izango den elementu bat izango dugu klasean, marigorringoa hain zuzen.

Bilera hauek hainbat helburu izango dituzte:
• Taldea batzea.
• Aurreko egunean egin dugunaz hitz egitea eta gaur egingo dugna zehaztea.
• Klasearen arauak gogoratzea.
• Adierazpen librea bultzatzea.
• Zerrenda pasatzea.
• Egungo eguraldiaz hitz egin.
• Animaliak zein landareal saintzea.

Horrela, bilera hauek eginda, ikasle-irakasle harremana sendotzen da. Bestalde, jakin badakigu adin bakoitzeko haurrak modu ezberdinean tratatu behar direla. Hala nola, txiki-txikienak jaterako orduan esku artean izaten sailatzen gara gure beroa senti dezaten. Horrela, gurekiko atxikimendua ere emango da. Handiagoak direnekin, beste era batera jokatuko dugu. Hala nola, masaje tailerrak izango dira, astean behin gutxienez, non bere gorputza osatzen irakatsiko diegun. Baina ez dute haiek bakarrik egingo, gure laguntza ere jasako dutenez, atxikimendua ere garatuko dugu.

Psikomotrizitate gela

•30/05/2011 • Dejar un comentario

Gela hau, dortokaren sabelean kokatuta dago, hau da, eskolaren erdialdean. Hemen jartzea erabaki dugu, umeak txokoetatik ateratzen direnean, jolasteko aukera izango dutelako, izan ere, jolas eta elementu guztiak eskura dituzte. Baita toki gehiena ere bertan dagoelako eta beraz, ume askok batera egoteko aukera izango dutelako. Gela honek, forma berezia du, izan ere, gela honen alde batean logela egongo da eta beste aldean, jangela.

Harreratik psikomotrizitate gelara sartzean, esker-eskuin armairu batzuk daude, non bertako materiala gordetzeko balioko duten. Aurrera jarraituz gero, umeek beraien nahi dituzten gauzekin jolasteko aukera izango dute gune hau libre izango dutelarik.
Ohe elastiko bat ere izango dute, bertan salto egitean grabitatearen sentsazio igartzeko. Gainera, garapen motorea landuko dute.

Zuhaitz etxea

Gelan zehar, elementu ezberdinak egongo dira umeek beraiekin esplora dezaten. Hasteko, altura ezberdinetan ibiltzeko, hainbat elementu egongo dira gelan zehar, adibidez, bi albotan, pareta batean eskailerak egongo dira, eta bestean aldiz, sareak, erdian dagoen zuhaitz etxearekin lotuta egongo direnak. Hauen ondoan, bolaz beteta egongo den plastikozko kutxa bat dago, eta hau alde batetik bestera mugitzeko aukera izango dute umeek. Baina zuhaitz etxetik kutxara txirrista bat dagoenez, gehienetan bertan egongo da kokatuta. Era honetara, umeek gora eta behera ibiltzeko aukera izango dute, gauza berriak ikasiz, eta honetaz gain, txirrista sentsazio berezia izango dute bolazko kutxara erortzerako unean. Zubitik irteteko beste aukeretako bat, beste sarezko zubi bat izango litzateke, hau mugitu egiten delarik, umeak mugimenduaren nondik norakoak ikusteko. Honen bukaeran, eskailerak daude, hauetako bakoitzean material ezberdinez eginda daudelarik, hauek umeek ukitu eta material ezberdinen ehundura ezagutzen joateko.
Gelan dagoen beste elementuetako bat, labirintoa da. Hona sartzeko, hasieran tunel antzerako bat pasa behar dute, era honetara, iluntasunaren zirrara ezagutuko dute. Hau igarotzean, labirintora iritsiko dira. Bertako paretetan forma ezberdinetako zuloak izango dituzte alde batetik bestera pasatzeko. Azkenik, hauekin batera, ispilu batzuk egongo dira, adibidez, gizen itxura ematen dutenak, bikoiztu egiten dutenak, txikitu eta handitu egiten dituztenak …
Gela honen amaieran, sarreran bezala, nahiko gune handia dago jolasteko, beraiek nahi dituzten elementuekin. Honekin batera, bi kaxoi handi daude bertan koltxonetak, kuxinak, (material biguna) … gordetzeko.

Hezkuntza komunitatea

•30/05/2011 • Dejar un comentario

Gure eskolan irakasle, hezitzaile eta umeak egoteaz gain, familia eta herriak ere parte hartzeko aukera dute. Eskolaren ondoan zaharren egoitza dagoenez, haiekin ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dugu, hala nola, jaialdiren bat, ipuinak kontatzera etortzea edota era ezberdinetako jolasak. Era berean, haiek gure eskolara etortzeko aukera duten bezala, gu ere haien egoitzara joango gara ekintza ezberdinak egitera.

Lehen aipatu dugun bezala, guraso eta familiek ere gure proiektuaren barne izango dira, horretarako, hainbat ekintza burutuko ditugu haiekin batera. Hala nola, baratzeko lanak, gurasoekin egiteko aukera izango dute, hau da, baratza ume eta irakasleak zaintzeaz gain, gurasoak eta honetan aditua den pertsona bat etorriko dira honen zaintza egitera.

Ikasturte osoan zehar, irteera ezberdinak egingo dira, hala nola, natur eskolara. Hemen, gauza ezberdinak ikasiko dituzte, esate baterako, ogia egiten, basoan zehar dauden txori, zuhaitz eta hosto mota ezberdinak… Errekak aztertzera, herria ezagutzera, Iturrigorrira egun pasa, udan Usakora, etab.

Usako

Bukatzeko, abuztuan zehar haur eskola itxita egongo denez, udaleku irekiak eskainiko ditugu. Oñatiko 0-6 urte bitarteko haur guztientzako zuzenduak izango dira. Udalekuak goizez izango dira, 09:00tik 14:00ak arte hain zuzen ere. Ekintza ezberdinak egingo dira, hala nola, hondartzara, mendira… joan, san ferminak ospatu…

Papera birziklatzen

•30/05/2011 • Dejar un comentario

Gaur, maiatzaren 30-a, 3. aldia izan zen Torrejon-eko udaletxeak ‘recicla + papel’ txapelketa antolatzen duela. Birziklapena sustatzeko proposamena da, eta aurten 8 eskola ezberdinetako haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 1250 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Guztira 3 eta 12 urte bitarteko 50 gelak hartu dute parte, eta horietatik lau atera dira irabazle.

15121,7 kilo paper eta kartoi biltzea lortu dute 15 egunetan. Horrekin 275 zuhaitzen mozketa sahiestu dute eta 8 milioi litro ur eta 5000 litro peotroleo aurreztu dituzte.

Oso proposamen iteresgarria dela uste dugu, ingurumena zaintzeaz gain haurrak kontzientziatzen ditugulako. Kontuan hartzekoa iruditu zaigu, eta gure eskolan ere antzekoa izango den proiekturen bat pentsatzea eta proposatzea ondo irudituko litzaiguke. Izan ere, txikitatik hezi behar ditugu haurrak naturarekiko eta beste pertsona batzuekiko errespetuan, lanean eta kontzientziazioan.

Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzue, hemen aurki dezakezue:

http://www.europapress.es/madrid/noticia-total-1250-alumnos-infantil-primaria-participan-concurso-recicla-papel-20110530174551.html