Aisialdiaren txokoa

Dordoka haur eskola hainbat txokotan banatuta dago eta hauetako bat aisialdiaren txokoa dugu. Izan ere, umeentzat jolas sinbolikoetan aritzea oso garrantsitzua da, 0 – 6urte bitarteko etapan hain zuzen ere. Txoko honek, bi helburu ditu: alde batetik jolastea eta, bestetik, haren garapen emozionala eta adimena garatzea. Horretarako, ekintza anitzak proposatzen dira umeek sormena gara dezaten, mozorratzeko aukera izan dezaten baita antzerkiak egiteko aukera ere.

Jolas sinbolikoak umeei laguntzen die nahi dutena izaten, bestearen azalean jartzen eta egunerokotasunean eman daitezkeen ekintzak egiten. Honek irudi mentalak egiten eta etorkizunean emango diren hainbat egoerei irtenbidea ematen lagunduko die. Izan ere, imitazioari esker, bizi ditzaketen egoerei irtenbidea nola eman jakingo dute.

Gainera, umeek euren sentimenduak eta beharrak adierazten dituzte eta bestearen lekuan jartzeko gai dira, hau da, enpatikoak izaten ikasiko dute. Horretarako, hainbat alorretan zentratuta egon behar dira txokoak; adibidez, panpinekin jolasteko aukera izango dute, erizaintza txokoa egongo da, non bertan medikuak izaten saiatuko dira, ile apaindegia, mozorroak… honetaz gain, kotxeak ere izango dute, beraz, eskolaren zehar, bai barrualdean eta baita kanpoaldean ere, lasai eta askatasunez alde batetik bestera mugitzeko aukera izango dute. Gainera, aisialdiaren txokoan, gaztelu bat izango dute, beraz, gora eta behera ibiliko dira altuera ezberdinak ezagutuz eta inongo arriskuan egon gabe.

Jolas sinbolikoak bi etapatan bana ditzakegu: lehenengoan euren gorputzetan zentratuko dira: mugimenduetan, begiradetan…Bigarrenean, aldiz, objektuak hartzearekin batera, helduak egiten dutena imitzatzen dute. Horrela, umea imitatzeko gaitasuna izango du, bizi izan dituen egoerak antzezteko gaitasuna garatuko du eta, gainera, pertsonai batean bilakatuko da haren izaera zein jokaerak imitatuz. Hasieran, senide baten jokaerak imitatuko dituzte, eta gero, aukera anitzak izango dira: dendariak izango dira, medikuak… baina, inoiz ez dute umearen rola hartuko, oso zaila egiten baitzaie norberak egiten dituen ekintzetaz jabetzea. Etapa hauen adibidea honakoa izan daiteke: 3 eta 5 urteko umeen ezberdintasunak nabariak dira joko berdinean aritzen badira ere. Dendetara jokatuz gero, hiru urtekoek sarritan produktu berdina saltzen dute, ordaindu gabe joaten dira… (ez daude arauak). Baina, bost urtekoek, berriz, saltzaileek produktu ezberdinak izan behar dituzte, erosten duenak aukera bat baino gehiago izan dezan. Gainera, saltzaileak ez du onartuko erosten duena ordaindu gabe joatea (bost eta sei urtetatik aurrera, arauak ikasten hasiko dira).

Aisialdiaren txokoaren barruan, etxetxo bat dago haren objektuak, argazkiak, panpinak… izan ditzaten. Gaztelu bat izateak ere, aukera paregabeak eskaintzen ditu. Izan ere, pertsonai magikoen erreferentzia asko dituzte liburu gehienetan agertzen direlako. Honetaz gain, eszenatoki bat bezala erabiliko dute abestu, mozorrotu eta dantza egiteko.

Baina jolasa ez datza soilik sormena lantzean. Izan ere, sormena lantzen duten bitartean beste umeekin ere ari dira hizketan eta sozializazioan lagunduko die. Gure egitekoa haiek jolasten duten bitartean behatzea izango da.

Aisialdiaren txokoa

~ por Life Place Learning en 25/05/2011.

2 comentarios to “Aisialdiaren txokoa”

  1. ” Jolas sinbolikoak bi etapatan bana ditzakegu: lehenengoa umearen lehenengo hilabeteetan zentratuta egongo da non euren gorputzean zentratzen diren” diozue. Jolas sinbolikoa batez ere bigarren urtean hasten da indar handiz eta hortik aurrera garantzitsuena izango da HH bukatu bitartean.

    Zein izango da zuon egitekoa?

    gaztelua bera txoko bat izan daiteke, jolas sinbokikorako.

    • hasierakoa aldatu dugu, baina gazteluarena ere ez dugu ulertzen. zer da proposatzen duzuna? gaztelua txoko ezberdin bat bihurtzea? hori bada, zergatik? aldatuko zen bakarra izena izango litzateke.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: