Lan txokoa

Txoko honetan egingo diren jarduerak lan munduarekin izango dute zerikusia, hau da, lan mota ezberdinen inguruan esploratzeko aukera izango dute haurrek.

Adostu izan dugun lehenengo alderdia teknologia berrien arloa izan da. Gaur egun ezinbestekoa dugu gure umeak prestatzea etorkizunean aurkituko dutenerako, eta ez bakarrik etorkizunean, baita egunerokotasunean ere. Horretarako, teknologia berrietan pentsatu dugu, eta mahai bat jartzea erabaki dugu, non ordenagailuak egongo diren, bertan umeak ekintza ezberdinak egin ahal izateko, adibidez, informazioa bilatzeko edota internetaren bidez ariketa ezbetrdinak egiteko.

Egia da 0-6 urte bitarteko umeek, garapen motorea guztiz garatua ez dutelako,  zailtasunak izaten dituztela mugimenduak egiteko edota bi gauza batera hartzeko. Garapen kognitiboari dagokionez, adin honetako umeek zailtasunak izaten dituzte eraikuntzak egiterako orduan, eskemak guztiz garatuak ez dituztelako; horretarako LEGO jolasak egongo dira alderdi hauek sendotzeko. Guk hau eraikuntzaren munduarekin erlazionau nahi izan dugu. modu honetan haurrek gauza ezberdinak lotuz zerbait berria sortzearen esperientzia biziko dute.

Aurkituko dugun azkeneko mahaia, marrazketarako txokoa izango da. Bertan umeek margotzeko aukera izango dute, baina esan beharra dago ez dutela zertan mahai gainean margotu behar, hau da, lurrean margotzea nahi izanez gero, askatasun hori izango dute. Txoko honi garrantzi asko eman diogu, izan ere adin honetako umeek marrazkien bidez ezagutzen dituzte beraien sentimenduak eta izan dituzten esperientziak. Ume bat gaizki dagoenean, txoko hau baliagarria izango da beraien arazoak helarazteko. Horretaz gain, haurrek marrazkiz betetzeko pareta bat ere jarri nahi izan dugu, haiek margo mota ezberdinekin zuzenean paretan marraztu ahal izango dute.

Gelaren erdialdean beste txoko bat egongo da, non umeek aukera izango duten, esertzeko, jolasteko … Txoko hau aproposa izango da klase hasierako ekintzak egiteko, kotxeetara jolasteko edo puzzleak egiteko. Horretaz gain, marrazketa mahaian jende gehiegi dagoenean, edo margo likidoak erabiltzen ditugunerako.

Aurretik esan dugun moduan, haurren marrazkiak oso garrantzitsuak izango dira, eta gure helburuetako bat umeen autoestima eta interesa piztea denez, hormaren zati bat aukeratu dugu bertan umeek egiten dituzten marrazkiak zintzilikatzeko. Astean behin aldatuko ditugu marrazki hauek, eta kendutakoak, haurrak izango duten karpeta pertsonal batean gordeko ditugu edo nahi izanez gero etxera eramateko aukera izango dute. Kurtso bukaeran, bakoitzak bere karpeta hartu eta koaderno bat egingo du bakoitzak egindako marrazkiekin. Gainera marrazki hauek baliagarriak izango dira gurasoekin bilerak egiterako orduan, haien umeen egoera nolakoa den azaltzeko. Gainera urteak pasa ahala, hasten direnetik bukatzen duten arte aurrera -pauso ikaragarria ikusten da marrazterako eran.

Beste txokoetako bat, “merkatuarena” izango da. Hemen salerosketak praktikan jartzeko aukera izango dute jolas sinbolikoaren bitartez.

Txoko honetan zehar, koloretako argiak egongo dira, eta hau zertarako? kolore ezberdinak ikasteko, iluntasuna eta argitasunaren ezberdintasunak ikasiz. Umeak, aldatzeko aukera izango dute nahi duten moduan.

Bukatzeko, umeen alturara egokituta egongo diren apalak jartzea erabaki dugu, bertan jostailuak eta materialak gorde ahal izateko. Azkenik, esan beharra dago txorrota bat egongo dela txoko honetan margoak edo zikintzen duten materiala garbitu ahal izateko.

Lan egiteko gunea

~ por Life Place Learning en 24/05/2011.

2 comentarios to “Lan txokoa”

  1. ba ez jarri izen hori, garapen motorea eta adimenezkoa lantzen delako. txoko guztietan lantzen dira esparru horiek, guzti guztietan, umea gizaki osoa delako, ez dago zatituta eta egiten duen guztiak du eragina emozionalki, alderdi motorean, adimenean, bere irudian, adlderdi sozialean eta abar.

    Marrazketarako txokoan mahaia jarri duzue, gogoratu adierzapen plastikoa ez dela zertan soilik mahai baten gainean egin behar.
    marrazkiak karpetan sar daitezke baina arreta jartzen ari gara produktuan eta ez prozesuan, zergaitik ez diezue gurasoei prozesu erakusten?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: