Nortzuk gara?

Kaixo!

Oñatin kokatzen den Haur Eskola bat osatzen dugu. Eskola zaharren egoitzaren ondoan kokatzen da. Hemendik gertu, anbulatorioa eta unibertsitate berria dago. Gainera, erreka eskolatik gertu pasatzen da, beraz, oso interesgarria izaten da umeekin errekako elementu ezberdinak aztertzera joatea.

Nolakoa da eskola?

Izenak berak esaten duen bezala, gure eskolaren eraikuntzak dordoka itxura dauka eta egurrez ehinda dago (egurra beroa mantentzen du eta soinua xurgatu). Gure eskolari itxura hau ematea erabaki dugu, natura eta urarekin erlazionatzeko. Lehenik eta behin, dordokaren burua, haur eskolaren harrera izango da. Aurrera jarraituz gero, hanka bakoitzean gune ezberdinak aurkituko ditugu. Hanka batean, 0-3 urte bitarteko gela egongo da eta gelaren barruan txikientzako komun bat, hauek aldatu eta haien beharrak egin ahal izateko. Beste hiruretan txoko ezberdinak, etxe txokoa, lan txokoa eta aisialdi txokoa. Buztanean, irakasle gela egongo da, non gure bilerak egiteko aukera izango dugun, umeen egoerak ikusi eta aztertuz.
Dordokaren gorputzak, hainbat atal izango ditu; alde batetik, psikomotrizitate gela egongo da, bertan jolastu, garapen motorea, soziala, afektiboa… landuko dute. Beste alde batetik, eraikuntza osoaren erdian zuhaitz forma duen etxe bat egongo da, hau da, altuera batean egongo den zuhaitz-etxea. Azpian, logela txiki bat egongo da, bertan, umeak deskantsatzeko aukera izateko. Solairu batetik bestera igo eta jaitsi ahal izateko, haurrek eskailerak, aldapak, txirristak, sareak… izango dituzte. Honetaz gain, dortokaren gorputzaren ezkerraldean jangela egongo da, eta eskuinaldean, aldiz, logela.

Harreran, komun bat egongo da, eta bertan edozein sartzeko aukera izango du, hau da, guztiontzat egokituta egongo den komuna izango da, beraz, guraso, irakasle edota haurrak sartzeko aukera izango dute. Irakasle gela eta lan txokoa eta irakasle gela eta etxe txokoaren tartean, beste bi komun egongo dira. Komun hauetako bat haur guztientzako zuzenduta egongo da, beraz, hauek haien tamainara egokituak daude; beste komuna, aldiz, irakasleentzat izango da.

Eskolaren kanpoaldean, pistina klimatizatua egongo da, bertan umeek zenbait ekintzen bidez uraren sentsazioa ezagutuko dute. Igerilekuak, putzu forma izango du, erlazio zuzena baitu dordokarekin. Gainera, hondarea izango dute era alaiago batez jolastu ahal izateko, gazteluak egiten…
Honekin batera, baratza izango dute lurretik hazten diren elementu ezberdinak ezagutzeko. Umeak izango dira produktu hauen “zaintzaileak”, beraz, astean behin joango dira hau ikusi eta lantzera. Produktu hauen segimendua bukatzean, jangelan jateko aukera izango dute.

Dortoka eta kanpoaldean zehar egongo diren materialak, plastikozkoak eta egurrezkoak izango dira, izan ere, egurrak zaratak gutxitzen ditu eta berotasuna gorde; eta plastikozkoak, umeak min hartu ez dadin.

Ezaugarriak:

Metodologiari dagokionez, kulturan oinarritutako metodo pedagogikoak hartuko dira kontuan. Honekin batera, gure hizkuntzak duen egoeraz jabeturik, tresna edo baliabide egokia izango da, haurrek txiki txikitatik euskara ikas dezaten. Gainera, beste hizkuntzei ere garrantzia emango diegu, esate baterako, gaztelaniari eta ingelesari.
Zentroaren irakaskuntza hizkuntza euskara izango da eta dagokion metodologiaren bidez, hizkuntza hori irakatsiko zaie, baita ama-hizkuntza euskara ez duten haurrei ere.
Hezkuntzaren helburuak lortzeko funtsezko protagonista izango dira guraso eta tutoreak eta horiek parte hartzea bultzatuko da.
Guraso eta familiaren ideologia eta iritzia kontutan hartuko da errespetu handiz.

Ebaluazioari dagokionez, nola bikote pedagogikoak bultzatzen ditugun, bata besteari hobetzeko alderdiak esango dizkie. Bestalde, bideoak eginez, gure akatsak zein indarguneak baloratzen ditugu.

Ratioak:

0-3 urte bitarteko gelan (4 irakasle egongo dira gela osoan, beraz, irakasle bakoitza adin ezberdinetako bost ume izango ditu).
– 0-1 urte: 5 ume
– 1-2 urte: 7 ume
– 2-3 urte: 8 ume
3-6 urte bitarteko haurrak: 30 ume egongo dira urte bitarte bakoitzean. Txoko bakoitzean, bi irakasle egongo dira, beraz, 15 ikasle izango ditu irakasle bakoitzak.
Honetaz gain, psikomotrizitate gelan, 3 irakasle egongo dira, eskola osoaren gelarik handiena delako eta beraz, umeak laguntza gehiago behar izango dute leku batetik bestera joateko, altuetara igotzeko… Jangelan ere, lau hezitzaile egongo dira, izan ere, irakasleak bazkaltzen duten bitartean, haurrei jaten laguntzen dien beste hainbat pertsona izango dute alboan.

Ordutegia/Egutegia:

Urteko hilabete guztietan eskaintzen da gure eskolako zerbitzua abuztuan izan ezik.
Goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte dago zabalik haur eskola, baina gurasoak nahi izanez gero, ordutegia luzatzeko aukera dute, arratsaldeko 18:30ak arte hain zuzen ere.
Zerbitzuari dagokionez, autobus bat ere izango dugu eskolarekin batera doana. Hau da, gurasoak nahi izanez gero, haien umeak autobusez bidali ditzakete eskolara. Hainbat ordutegi egongo dira, goizeko 07:00, 08:00 eta 09:30tan. Eta arratsaldean, 17:15 eta 18:30tan.

Blog honetan zehar, gure eskola aurkezten dizuegu, beraz, hau ezagutzera gonbidatuta zaudete.
ETOR ZAITEZ DORDOKA HAUR ESKOLARA!!
Egileak: Mirari Sáenz de Viteri, Ainara Castresana, Maite Elizalde, Oihane Diez de Ulzurrun, Marina Plaza eta Andrea Besga
Agur bero bat!

~ por Life Place Learning en 01/06/2011.

Una respuesta to “Nortzuk gara?”

  1. idatzi zuen izenak!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: