Irakasle gela

Ikastola honetan, hain zuzen dordoka haur eskolaren buztanean, irakasleen gela aurki daiteke. Bertan, bi txoko ezberdin ikus daitezke; bilerak egiteko txokoa eta kafetegi txokoa. Honetaz gain beste elementu batzuk ere ikus daitezke; adibidez, armairuak eta irakasleak egoteko mahaiak.

Sartu eta berehala, irakasleek pertxa batzuk izango dituzte eskuin aldean, beraien arropa edo berokiak bertan jartzeko aukera izateko. Horrela txukunago mantenduko delarik irakasle gela.

Sartu eta ezker aldean berriz, kortxo bat izango dute bertan, bilerak noiz diren, edo zer ohar dagoen … ipintzeko balioko duena. Baliagarria izango da, egunean zer ohar edo egiteko dituzten gogoratzeko. Honen bitartez zailagoa izango baita gauzaz ahaztea.

Beraien ondoan bai ezkerrean eta bai eskuinean hainbat armairu ikus daitezke. Hauek, irakasleen gauzak sartzeko edota beste datu edo informazioak gordetzeko erabiliko da. Hau zertarako? Irakasle gela txukun mantentzeko eta baita beraiek ordenatuago izateko eta datuak non dituzten jakiteko. Hauek, bai bertikalean eta bai horizontalean 5 balda izango dituzte, bakoitzarentzat gutxienez balda bat osatzen delarik. Hauek ere esan dugun bezala bi aldetan egongo dira, irakasle bakoitza segun eta zer aldetan dagoen, eskuinean edo ezkerrean, bakoitzak bere aldean izango du aukera bere gauzak, koadernoak … sartzeko. Horrela erosoago izango baita denentzat.

Gelaren erdi aldean beraientzako mahaia aurkitzen da. Mahaia erdian jarri dugu,horrela alde guztietan tokia dagoelako irakasleak egoteko eta beraien artean hobeto antolatuago egongo direlako. Hemen bakoitzak ordenagailu bat izango du. Bertan beraien gauzak egiteko eta beraien ikasleen datuak edukitzeko eta sartzeko. Hau oso erabilgarria izango da, ordenagailuan dena eskura izango dutelako edozein momentutan.

Aurrera jarraitzen badugu, gelaren ezker aldean kafetera bat aurkitu dugu eta eskuin aldean berriz sofa batzuk lasai egoteko edota deskantsatzeko, adibidez kafe bat hartzen duzun bitartean. Bi hauek amaiera aldean jarri ditugu normalean irakasleak lanean egoten direlako deskantsatzen baino, eta beraz aproposagoa iruditu zaigu bai armairuak eta bai irakasleen mahaia lehenago jartzea. Kafetera bat jartzea erabaki dugu, askotan burua beste leku batera nahi dugunean ondo etortzen delako kafe bat hartzea, baita nekatuta zaudenean ere. Eta honen eskuinean esan dugun bezala, txoko bat egongo da, non bertan lasaitasun osoz egoteko aukera egongo den. Bertan deskantsatzeko edota beste irakasleekin egoteko aukera edukiko genuke. Hemen bi sofa egongo dira kuxinekin, honek armonia lasai emango diolarik txokoari.

Eta azkenik, dordoka haur eskolaren buztanaren bukaeran irakasleen bilerak egiteko txoko bat dago. Hau bukaeran zergatik? Nahiz eta badakigun irakasleek nahiko bilera izaten dituztela, denbora gehiago ematen dute beraien gauzak egiten eta beraien lan txokoan lan egiten, beraz arrazoi horrexegatik jarri dugu amaieran. Txoko honetan hainbat aulki eta mahai handi bat aurkituko dugu. Mahai handia esaterakoan, irakasle guztiak sartzeko adinakoa izatea esan nahi dugu. Hemen ordenagailu bat ere egongo da, bertan bileretan aipatzen diren gauzak edota datuak ikusi ahal izateko.Arbel bat ere egongo da. Bertan aurkezten ari denak edo zerbait erakutsi behar bada erabilgarria izango baita.

Irakasle gela

~ por Life Place Learning en 27/05/2011.

Deja un comentario