Parkea eta kanpoaldea

Ikastolaren beste atal bat, kanpoaldea eta parkea dira. Hemen hainbat gauza aurki ditzakegu, adibidez,  frontoia, parkea, zelaia, eta umeak jolasteko leku zabala.

Frontoia

Frontoia, eskolakoa izateaz gain, publikoa ere bada, hau da, Oñatiko pertsona guztiek izango dute hona sartzeko aukera. Honetaz gain, eguraldi txarra egiten duenean, umeak bertan jolasteko aukera izango dute. Hemen, garapen motore eta afektibo-soziala landuko dute gehienbat, izan ere, jolasten ari diren bitartean, besteekin komunikatzen arituko dira. Bertan, ondo pasatzeko eta ez aspertzeko, puzgarriak, esponjazko baloiak, musikarekin lotutako tresnak, …izango dituzte. Hauek, kaxa eta armairu batzuetan gorderik egongo dira, ez baitira frontoia bezala publikoak. Umeak joaten direnean, traste guztiak atera eta frontoi osoan jolasteko aukera izango dute. Honen beste ezaugarri nabarmenetako bat, plastikozko harmailak dira. Plastikozkoak zergatik? Azken finean, min hartzeko arriskuak gutxiago direlako eta esertzeko ere ez direlako ez hotzak eta ez beroak. Hauek, frontoiaren eskuin aldean egongo dira, izan ere, pilota lekua ezker aldean egongo da. Hona igotzeko eskailera batzuk egongo dira, umeen tamainara egokituak.
Hemen gauden bitartean, gu, irakasleok, haiekin batera jolasten egongo gara, baina betiere behatzaile lanak egiten.

Parkean zehar, hainbat elementu ezberdin aurki ditzakegu; kolunpio ezberdinak, txirristak, eskalatzeko sareak, “airean” zintzilikatzeko egurrezko barrak, lurrean toki batetik bestera pasatzeko tronkoak, gora eta behera ibiltzeko dorreak… Parke osoaren lurra, material bigunez eginda egongo da, hala nola, kautxoz. Guzti hau kanpo aldean jarri dugu, barnean ez delako sartzen eta kanpoko airea hartzea ere gaizki ez zaielako etortzen. Gainera barruan dauden elementuak eta kanpoan daudenak ez dira berdinak; adibidez, barruan esponjazko materialak daude eta eguraldia dela eta, kanpoan hauek ezin dira jarri. Beste adibidetako bat, argazkian ikusten den kolunpioa ezin izango genuke eskolaren barruan sartu.

Dordoka haur eskolaren jolas lekua

Hau inguratzeko izango duten beste elementuetako bat, zelai zabal bat izango da. Bertan, lasai jolasteko aukera izango dutelarik. Hemen, egurrezko hainbat mahai eta aulki egongo dira, umeak haien guraso edota familiarekin otordu ezberdinak egiteko aukera izango dute eremu lasai batean.

Bukatzeko, gure ikastola, egurrezko hesi batez egongo da inguratuta, umeak kanpora ez ateratzeko eta arriskurik ez sortzeko, hala eta guztiz ere, kanpoko edonork sartzeko aukera izango du umeekin egon ahal izateko.

~ por Life Place Learning en 26/05/2011.

Una respuesta to “Parkea eta kanpoaldea”

  1. jolas tokia izena ez dut oso gutuko, ematen du soilik hor jolasten direla.frontoian zein material jarriko duzue? espazioaren erabilpena nolakoa izango da? eta zuen esku hartzea? pentsatu kanpoaldea garatzeko toki bat dela, barruko aldea bezala. Zer eskaintzen diozue kanpoan, barruan eskaini ezin diezuena?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: