Logela

Zer da?

Loa animalien funtzio fisiologikoa da, bizirik irauteko ezinbestekoa dena. Ugaztun eta hegaztietan bereziki garrantzitsua da, eta gizakiarengan oso prozesu konplexua da. Burmuinaren atsedentzat hartu izan da, tarteka aktibitate handia gertatzen den arren.

Zergatik da beharrezkoa?

Loa berezko jokabidea izanik, gure eskolan ezinbestekoa ikusi dugu horretarako espazioak eskaintzea. Hori dela eta, txoko bakoitzean umeak nahi duenean lo egin dezan guneak presatu  ditugu. Honetaz gain, gela berezi bat dugu hainbat oherekin, nahi izanez gero umeak siesta eroso bat bota dezan. Logela, dordokaren sabelaren eskuinaldean kokatuta dago. Gela honen berezitasunetako bat, bere forma da, “limoi luze” baten itxurakoa hain zuzen ere. Siesta botatzeko gelak hainbat ezaugarri izango ditu:

  • Komun espezifikoak ditugu bai haurtxoentzat baita umeentzat ere. Umeei zuzendatako komunak, baxuak izango dira beraien autonomia garatzen joateko, nahi dutenean erabiltzeko aukera izanik. Haurtxoenean aldiz, fardela aldatzeko gunea izango dugu. Gune hauek gelaren bi puntetan egongo dira, metro bateko horma izango dutelarik umeak ikusi ahal izateko.
  • Gelaren erdialdean, baina lurraren azpian, arrain ontzi haundi bat egongo da. Bertako argia, hau da, argi urdin eta disdiratsu bat, gela argitzen duen argia izango da. Honen inguruan, hainbat ohe aurki ditzakegu, bertan umeak deskantsatzeko aukera izango dutelarik.
  • Gelaren barnealdean, beste ohe batzuk arkituko ditugu, hauek, besteengandik pixka bat banatuta egongo dira, izan ere, haur batzuk lo egiteko gogoa badute eta beste batzuk ez, gela hau aproposa izango da kasu hauetarako. Oheak baxuak izango dira beraiek bakarrik igo eta jaitsi ahal izateko, autonomia pixkanaka-pixkanaka lortu ahal izateko. Adibidez, komunera joateko gogoa etorriz gero, beraiek bakarrik joateko aukera izango dute irakaslearen beharrik izan gabe.

Gure eskolaren printzipioetako bat umea ez behartzea denez, loarekin ez dugu salbuespenik egingo. Izan ere, ume bakoitzak bere erritmo biologikoa duenez, errespetatu behar dugu. Hau egin ezean, ikaskuntza-prozesuan zailtasunak izango dute, lo faltak nekea dakarrelako eta horrek klasean landutakoa ez dutela barneratuko suposatzen baitu.
Azkenik, hasieran logelara joaten direnean, irakasleek lagunduta joango dira. Hau zergatik? Umeak bakarrik ez sentitzeko eta lasaiago egoteko. Umeek lo hartzen duteneak edota lasai daudenean irakasleak 10 minututik behin pasako dira hauek behatzera dena ondo doala ikusteko edo zerbait gertatzen den behatzeko.

Dordoka haur eskolaren logela

~ por Life Place Learning en 12/05/2011.

Una respuesta to “Logela”

  1. zer da umeei esaten diezuena?
    non kokatzen dira gune horiek?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: