Bikote hezitzaileak

Bi irakasle gela berean

Bikote hezitzaileak, zer da hori? hasieran guk ere galdera berdina egin genion gure buruari, baina arlo hau landu ostean, gure eskolarako onena izango dela erabaki dugu. Lehenik eta behin, azaldu egingo dizuegu Bikote hezitzaileak zertan datzan: Bi pertsona (lanbide kategoria berean daudenak, ezaugarri eta soldata berdinarekin), haur talde bakar batekin lanean. Haur eta gurasoekiko erlazioaren erantzukizuna banatzen dira eta gainera biok erabakia ahalmena bera dute.

Behin hau azalduta egonda, hona hemen, gai honekiko guk ditugun ideia nagusiak:

–  16 eta 17 umetako taldeak bananduta egotea baino, egokiagoa da, 33 umeko klase bakarra osea bi irakaslekin (bei ere espazioa kontutan hartuta).

– Bikote bat ez da 1+1. Haien ideiak ez dira gehitu behar, baizik eta euren gaitasunak konpartitu elkar lanean arituz.

– Bikote hezitzaileak hainbat balore ezarri beharko lituzke. Hala nola, sormena, kooperatibismoa, solidaritatea…

– Ikastola guztiak bat izan behar dute, bakoitzak bere ezaugarriak dituelarik.

– Ideia ezberdinak egoteak aberastu egiten gaitu.

– Hezkuntza arloan ideia kontrajarriak ez dira eman behar.

– Irakasle bakar batek ezin ditu rol ezberdinak hartu, bikote hezitzaileak, aldiz, bai.

– Haurrari gela barnean bi pertsonalitate izateak lagundu egingo dio bere izaera garatzen edo eraikitzen.

Beraz, hau esan ostean, argi geratzen da gure eskolan bikoteka lan egiten dugula, onena dela uste baitugu. Irakaslearen bat gaixorik jarriz gero, ezin izaten da klasera etorri, beraz, horrelako kasuetan beste irakaslea egongo da haurrekin egoteko. Gainera, haurrek horrelako egoera baten aurrean, zu galtzeko beldur izaten dute, hortaz, hobeto da norbait ezaguna izatea gelan ezezeguna izan beharrean. Gainera, gure eskolan, harreman estuen bila gabiltza haurrekiko eta hori lortu ahal izateko ezinbestekoa da umeentzat atxikimendu irudia izatea. Atxikimendu irudia izatea lortzeko, ezinbestekoa daukagu umeen beharretara egokitzea, eta ez alderantziz.

Gela bakoitzean irakasle bat baino gehiago egongo dira, baina irakasle bakoitza haur kopuru bat izango du, beraz, nahiz eta gela berdinean egon, banatuta egongo dira. Irakasle bakoitza, bere umeen erreferentea izango da, baina beste irakaslearen umeren bat beharren bat behar izanez gero, gu ere bertan egongo gara umeen beharrak asetzeko.
Irakasle bakoitzak, liburuxka bat du, eta bertan, haur bakoitzen arazoak, aurrerapenak… apuntatuko ditugu, eta horrela ume bakoitzaren garapena zein eta nolakoa den ikusi ahal izango dugu. Hau egin ondoren, bi astetik behin, elkartu eta umeen bilakaera nolakoa den ikusiko dugu, gauzak hobetu ahal izateko, eta horrela jarraipena egiteko.

Gela berean irakasle bat baino gehiago egotean, gurasoak bietako edozeinekin hitz egiteko aukera izango du. Orokorrean gehiago jakingo du bere haurraren irakaslea dena, baina biekin hitz egitea nahi izanez gero, bi ikuspuntu izateko, aukera hori izango dute inongo arazorik gabe.

~ por Life Place Learning en 10/05/2011.

Una respuesta to “Bikote hezitzaileak”

  1. alderdi teorikoa da jorratu duzuena, gauza da, blogean zuen haur eskolako zeuen planteamendua azaltzea dela helburua. Hau da, zelako harremanak izango dituzue zuen haur eskolan? zertan gauzatzen dira harreman horiek? nola koordinatuko zarete? noiz eta nola bilduko zarete? eguneroko lanean nola antolatuko zarete?

    eta horrela egin gai guztiekin, hau da, erabili landu dugun teoria gero zuen proposamenak justifikatzeko (proposamena + proposamenaren arrazoiak, hau da, justifikazio teorikoa)
    animo!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: