Eskolak? Gurasoak? Biak?
Nork hazi behar ditu umeak? Eskolak? Gurasoak?
Haurrek garapen intelektual, emozional eta soziala gara dezaten, gurasoen zein hezitzaileen arteko interakzioaren beharra dute. Gainera, inplikazio honen ondorioz, haurraren auto-estima, eskolako etekina eta guraso-irakasle arteko harremanak hobetzen dira. Horretaz gain, adituek ere diote, nahiz eta irakasleen lana haurra ezagutza akademikoetan heztea den, eta gurasoena, berriz, haurra balioetan heztea izan, biak elkarrekin lan eginez, emaitza ikaragarriak lor ditzakete.
Bestalde, haurren gaur egungo egoera asko aldatu da. Izan ere, lehen baino emakume gehiago sartu da etxetik kanpoko lanean eta, ondorioz, etxean denbora gutxiago izaten dira. Horregatik, seme-alabak gero eta lehenago doaz ikasgeletara. Hori dela eta, eskolaren eragina eta familiarena elkar gainka ezarrita daude eta bata eta bestearen ardurak partekatu egin behar dituzte. Beraz, elkarrekin egon behar dira haurraren hezkuntzan, heziketan. Horretarako, ardurak partekatzea da bidea hainbat alorretan: balioen, arauen eta ohituen irakaskuntzan, bizitzarako gaitasun edo trebezien garapenean, ikasteko oinarrizko trebezien garapenean, ikasteko oinarrizko trebezietan heztean, arau eta arduren transmisioan, eta abarretan.
http://revista.consumer.es/web/eu/20060901/interiormente/70705.php