Familia eta eskola

Definizioa:

Familia  hezten, gizaki bezala egiten gaituen,  balore moralak ezartzen dizkigun eta garapenean zehar bideratuko gaituen  pertsona taldea da.

Zergatik da beharrezkoa?

Irakasle eta familiaren arteko harremana ezinbestekoa da. Haur hezkuntzan, gainera, umea gero eta txikiagoa izan harremana estuagoa izan beharko luke, nahiz eta gaur egun ahulak diren. Haurraren ongizaterako guraso- irakasle harremana ona izan behar da. Izan ere, gurasoak lasai badaude umea eskolan uzterakoan, umeari seguratsuna trasmitituko diote eta horrek lagunduko dio esplorazioari ekiterako orduan (segurtasunik egon ezean, ez da esplorazioarik egongo).

Eta gure eskolan, zer? 

Gure eskolan familiak garrantzi handiko alderdia dugu. Beraz, harreran gurasoak eroso egoteko txoko bat dugu prestatuta. Bertan, esrlekuak eta kafea hartzeko aukera eskaintzen diegu.

Elkarrizketak familiekin ezinbestekoak  dira urte hauetan zehar. Izan ere, beraien denbora eta espazioa hartzen dituzte haurraren inguruan hitz egiteko. Elkarrizketa hauek oso garrantzitsuak dira kurtsoa hasi aurretik egitea, batez ere, gurasoek ezagut dezaten beraien haurraren irakaslea zein eta nolakoa izango den. Beraz, ikasturtea hasi aurretik, elkarrizketa bat izango dugu ume bakoitzaren gurasoekin.

Honetaz gain, harrera leku egokia iruditzen zaigu bilerak egiteko, bai klasekoak, eta bai indibidualak ere. Bileren helburuak oso desberdinak izan daitezke.

Bilerak bi motatakoak izango dira:

  • Klase osokoak: bilera hauek hiruhilabetean behin egingo dira. Bertan, gure hezkuntza-proiekuen berri emango da, ekintzak helaraztea, eta azken finean klasean egingo denaz informatzea.
  • Indibidualak: Bilera hauek egunerokotasunean emango dira harrera eta umearen bila datozenan. Bertan egunean zehar egindakoa azalduko zaie. Gainera, gurasoak gurekin egoteko aukera izango dute nahi dutenean.


Heziketa, nolakoa izan behar da? 

Ez da bakarrik familiaren forma ezberdina izan daitekeena; familiaren kideen arteko harremanak ere asko aldatu daitezke familia batetik bestera.

Guraso guztiek ez dituzte haien seme-alabak era berean hezten. Haien esperientzien edo bizipenen arabera era batean edo bestean heziko dituzte haurrak, teknika ezberdinak erabiliz. Hala ere, argi izan behar dugu ez dagoela haurrak hezteko era bakarra, eta modu asko egon daitezkeela egokiak izango direnak. Ondorioz, hau jakitea ezinbestekoa dela uste dugu, hau da, gure eskolako irakasleak haurraren eta familiaren egoera zein den.

Hala ere, limite batzuk existitzen dira, haurren behar eta eskubideak besteak beste. Hauek ezin ditugu inoiz gutxietsi. Haurrarentzat kaltegarria izan daitekeen egoera bat ikustean, hau aldatzen saiatu beharko ginateke. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da esaten edo egiten dena inor mintzen ez duen era batean egitea. Izan ere, guraso guztiek maite dituzte haien haurrak, eta minduta sentituko lirateke kontrakoa esango bagenu. Gainera, haien egoera ulertzen eta errespetatzen saiatu behar gara. Hau egin ezean, guraso eta irakasleen arteko harremana apurtu ahalko litzateke, eta hori umearentzat kaltegarria izango lirateke, beraz, hau zaintzen saiatzen gara beti.

Kultura ezberdinak. 

Eskola edo gela baten barruan, kultura ezberdineko haurrak egoten dira askotan, eta beraz, gurasoei laguntzeko, hauek hemengoak ez diren beste guraso batzuekin kontaktuan ipintzea ideia ona izango litzatekela uste dugu, kulturarekin erlazionatutako jaialdi edo tailerrak antolatuz adibidez. Betiere, gure helburua, familia hauek erosoago sentitu daitezen izanik.

Kolaborazioa

Familiak dira umearen bizitzaren adituak, beraz, gu irakasle bezala entzun egin beharko diegu, gero gurasoak gugan konfiantza izateko eta eskolaren hezkuntza planteamendua hobeto barneratzeko.

Zailtasunak / Gatazkak

Ezinezkoa da haserreak eta gatazkak ez sortzea, beraz, hauek agertzean gainditzen saiatuko gara estrategia batzuen bidez. Haurrak  txikiak direnean hainbat arrazoi daude hauek areagotzeko:

– Umea eta gurasoen arteko banaketa eskolara eramaterakoan.

– Irakasleok pentsatzen dugu lehenengo momentutik gurasoak gugan konfiantza izan behar dutela eta hori ez da horrela izango. Izan ere, konfiantza hori sortzen joango da umearekin tratu egokia daukagun heinean.

Itxaropenak

Familiek, haien seme-alabak eskolara eramatean, bertan landuko dena, soilik eskolako edukiak izango direla pentsatzen dute, hala nola, irakurketa, idazketa eta kalkuluak; beraz, hori ez den beste zerbait lantzean, umeak denbora galtzen ari direla pentsatzen ohi dute. Gure eskola, txokoetan banatuta dagoenez gauza asko ikasiko dute txoko horien bidez, gainera, egunean zehar denbora  gehiago egongo dira jolasten fitxekin baino, baina horrek ez du esan nahi ikasi egingo ez dutenik.

ERLAZIO PROFESIONALA

Eskola guztietan bezala, gurean ere hainbat erlazioa mota daude:

Adituaren eredua: Tradizionala eta ezagunena. Profesionala da umearen inguruko guztia dakiena eta erabakiak hartzen duena. Ez dugu gurasoak informatzen egiten ari garenari buruz, ez dugu haien iritzia kontutan hartzen eta soilik hartzen dugu haien iritzia kontutan haien seme-alabei buruzko zerbait denean, hala nola, zeintzuk izan beharko ziren bere lagunak.

Aldatzearen eredua: Profesionalen jakintza gurasoekin konpartitzen saiatzen da, materiala erakusten ala gidak emanez. Gurasoak haien seme-alabekin etxeko lanak egitea izango zen egokiena, eta txikiekin, puzzleak osatu, ipuinak irakurri edo fitxaren bat egin. Gurasoak etxean irakasle bezala jokatzea espero dute, beraz, askotan pisu larriarekin bizi da etxean, eta hortik sortzen dira liskar gehienak.

Erabiltzailearen eredua: Bakoitzak bere jakintza mota du, hau da, irakasleak bere formazio eta esperientziatik oinarritzen dira, eta gurasoak, aldiz, haien seme-alaben adituak dira. Oso garrantzitsua da enpatikoak izatea, hau da, bata bestearen lekuan jartzea. Bion arteko erlazioa, berdintasun eta negoziazioan baitatza. Helbururik nagusiena gurasoak gustura, konpetenteak eta haien seme-alaben hezkuntza ezagutzea da.

Nahiz eta askotan ez garen konturatzen, hiru motetatik pasatzen gara, baina gehienetan erabiltzailearen ereduan jartzen gara. Bakoitzak bere rola duela ulertzen baitugu.

ROLAREN MUGAK

Irakaslearen funtzioa zein den jakin ahal izateko, ezinbestekoa da rolen mugak ezartzea. Hiru egoera: guraso bezala jokatu, lagun bezala edo adituek bezala.

1-      Ume batekin guraso bezala inplikatzen garenean, gurasoekin konpetentzia egoera batean sartzen ari gara. Gurasoekin hitz egitean, gure jokaera gurasoak izango bagina bezala arrazoitzen dugu, hau da, “ni ere ama naizenez …”. Baina gurasoei gidatu, ulertu edota enpatizatzeko ez da beharrezkoa ama izatea. Hainbat irakasle baitaude ez direnak guraso eta oso ondo jokatzen dute besteen seme-alabekin.

2-      Gurasoekin jokatu lagunak izan bagina bezala, datu pertsonalen elkartrukea, gertukotasuna … Adituen mundua eta pertsonala bereiztea egokiena izaten da. Askotan familiak oso gustura egoten dira egoera honekin (askotan esaten ohi dute: “zelako lasaitasunarekin egoten naiz nire seme-alaba lagun batekin uztean!”). Baina askotan gurasoak ez dute ulertzen zergatik haien lagunak ezin dira gelditu umeekin eskolako ordutegiaren ondoren, momentu horretan etortzen dira atxikipenak.

3-      Arriskutsua izaten da aditua izan nahia, hala nola, psikologoa. Adibidez, irakasleak umeari esaten dionean medikuak emandako tratamendua ez duela hartu behar. Gurasoak laguntza bilatzen dute beraien seme-alaben hezitzaileetan, eta askotan dakitena baino gehiago eskatzen dute.

Gurasoak proiektuan parte dira

Proiektu hau ikasleei kalitatezko ikasketak eskaintzean datza, beraz, gure helburuak, ikasleek informazioa sailkatzen jakitea, taldean lan egiten ikastea, hizkuntza ezberdinak menperatzea, eta informatikaren esparruan ondo moldatzea dira. Hau aurrera atera ahal izateko, eskolaren lema, beraien umeentzat nahi izango luketen ikastola sortzea da.

Ekintzak prestatzean, iritzien trukeetan eta komentarioak egiterako orduan, gurasoen iritzia ere asko hartuko da kontutan. Gurasoen presentzia maiztasunarekin eraman behar da, bestela umeei arreta deituko litzaieke, eta gurasoen presentzia interakzioa gertuagoak lortzeko erabilgarria izan behar da. Oso txikiak diren umeekin (0-2 urte), komenigarria izango litzateke guraso gehiegiren presentzia ez da komenigarria, atxikimendu fasean baitaude.

ORIENTABIDEAK FAMILIARENTZAT:

Hezitzaileak zein irakasleak, familiarentzat erabilgarriak izan daitekeen ezagutzak dituzte, horregatik esan dezakegu gure eginkizun bat, gurasoei orientabideak eskaintzea dela tutore garen heinean

Eskatzen ez duten familiei ez diegu orientabiderik emango, ez eskaturiko orientabideak, gaizki interpretatu ahal direlako.

Gurasoak kezkaturik ez daudenean ere, irakasleak eta hezitzaileak gurasoekin konpartitu behar dituzte dauzkaten kezkak, horrela, alde biak dituzten kezka edo arazoak elkartrukatu ahal izango dute, hauek hobetzeko asmoz.  Orientabideak ematerako orduan, komenigarria iruditzen zaigu gure irakasleen esparrura egokitzea, hau da, klasean hartu ditugun neurriei buruz hitz egitea.

Laburbilduz, familiak asko ikas dezakete eskolaz, eta konkretuki, irakasleak ikasleari buruz.  Beraien orientabideak oso baliagarriak izan daitezke.

Beraz, familiak eskolarekin gustura sentitzea da gure helbururik nagusiena. Horretarako, kontuan hartu behar dugu gurasoak umearekin betetzen dituzten funtzioetan konpetente sentitzea, eta hori guk klasetik indartu dezakegu.

~ por Life Place Learning en 05/05/2011.

2 comentarios to “Familia eta eskola”

  1. lan ona egin duzue, falta zaizue orain deskribatzea zuen haur eskolan bai harrera gunea eta bai gursao txokoa, nolakoak diren, non dauden kokatuta eta zein den gune horietako funtzionamendua. Animo!

  2. hemen ere alderdi teorikoa da jorratu duzuena, egokitu, pertsonalizatu, gogoratu blogean zuen haur eskolako zeuen planteamendua azaltzea dela helburua. Hau da, zelako harremanak izango dituzue familiekinn? zertan gauzatzen dira harreman horiek? noiz eta nola bilduko zarete? eguneroko lanean nola izango da harremana familiekin?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: