Egokitzapena eskolan

Ume guztiek eskola ezagutzeko denbora behar dute, haien lekua aurkitzeko, besteekin harremanetan aritzeko, esploratzeko, gustura egoteko zein gozatzeko ere. Horretarako partaide garen guztiok (haurrak, familiak eta irakasleak) normaltasunez eta baikortasunez jokatuko dugu. Baina, zeri esaten zaio egokitzapena?

Egokitzapenean ikastolako gela berean, kurtsoan zehar harremanetan egongo diren pertsonen (hezitzaile, irakasle, haur, ikasle, gurasoak) moldatze prozesuari esaten zaio. Egokitzapena egiteak helburu berezi bat du: umea eremu berri honetan seguru eta eroso sentitzea.

Egokitzapena burutzeko, umeen beharretara egokitu nahian, umeak burutu behar du, prozesu pertsonala da eta horretarako denbora behar dela argi  dago.

Prozesua nahiko luzea izan ohi da eta hiru fasetan banatzen da:

  1. Eskolara joan aurretik.
  2. Eskola hasterakoan (oporrak eta gero)
  3. Eskolako egunerokotasunean (astelehenetan, lo gaizki egin badu, gurasoak banandu badira)

Lehen esan bezala, prozesua luzea da eta gurasoei hainbat pauta ematea komeni zaigu. Eskolan hasi baino lehen, familiak eskolako ordutegira egokitzeko ahalegina egitea komenigarria da.  Bestalde, egokitzapen fasea egiteko familiako kide bakarra aukeratzea komeni zaigu nahiz eta egiten diren bileretara guraso biak joan beharko liratekeen.  Umearekin izan behar den erlazioari erreparatuz, eskolaren irudi ona ematea interesgarria izango da harekiko irudi ona izan dezan.

Umea eskolara doanean, irakasleak berarekiko goxotasuna adierazi behar dio, hots, umea erosoago sentitzen lagunduko dio eta, horrela,  egokitzapena burutzeko zailtasun gutxiago izango ditu. Gurasoen rola, ordea, aldatzea komeni da. Alde batetik, pertsonalki, gurasoek umeengandik aldentzea onartu behar dute. Bestalde, umea hobeto ezagutzen lagunduko duen informazioa irakasle-guraso artean trukatzea interesgarria izango litzateke. Gainerako umeekin ere konparazioak saihestu behar dira umea hobeto senti dadin haien indibidualtasuna kontuan harturik. Gainera, gurasoek umeei agur esan behar die, ez engainatu, adibidez, agur esan gabe joan eta itzuliko zarela gogorarazi agurra gehiegi luzatu gabe. Dakigun bezala, hasiera batean prozesu hau oso zaila izaten denez, segurtasuna ematen dion objektu bat eramatea komenigarria izango litzateke, hala nola, txupetea, panpina, jostailuren bat…

Hirugarren etapan, eguneroko jarrerak kontutan izanik, negarrez ari bada, behar sentimenduak kanporatzen utzi behar zaiola argi izan behar dugu. Eta, gogoratu, txantaje emozionalak alde batera utzi behar direla (“Mesedez, ez negarrik egin, bestela triste jarriko naiz”).

Egokitzapen fasean, gutako bakoitzak modu batean igaroko du aldi hau. Haurrarentzako momentu gogorra izango da beraientzat inguruko guztia ezezaguna delako (eskola, hezitzaileak, beste haurrak…). Familiek, ordea, era desberdinean joka dezakete. Gurasoen papera, gainera, seme/alabari lasaitzean oinarrituko da. Horretarako, hasiera batean umearekin jolastuko dute eta hezitzailearen irizpidearen arabera urrunduz joango dira umeak bere tokia bilatzen duen heinean.

Hezitzaileak, apurka-apurka haurrarengana hurbilduz joango dira, betiere haren erritmoa errespetatuz. Gainera, gurasoekin harreman zuzena izango du beti. Baina, noiz bukatzen da egokitzapena?

Egokitzapenari amaiera emateko, honako adierazpenak eman behar dira:

  • Umea esperientziak trukatzeko gai denean.
  • Etxean, ikastolan gertatutakoa adierazten duenean hitzez, seinuz, …

Orduan, gure haur eskolako plana honakoa izango da:

  • Haur bakoitzak behar duen bezain beste izango du egokitzapena egiteko.
  • Gurasoak gelak sar daitezen erabaki dugu umea ahalik eta seguruen senti dadin.
  • Gustuko dituzten objektuak eramateko baimena dute: panpinak, txupetea …

~ por Life Place Learning en 05/05/2011.

2 comentarios to “Egokitzapena eskolan”

  1. lan ona egin duzue, falta zaizue orain deskribatzea zuen haur eskolan bai harrera gunea eta bai gursao txokoa, nolakoak diren, non dauden kokatuta eta zein den gune horietako funtzionamendua. Animo!

  2. Zehaztu gehiago etapa bakoitza, batez ere bigarrena.

    “Ume eskolara doanean,irakasleak estutasuna adieraztea beharrezkoa da” esaldiak zer esan nahi du?

    “Baina, gurasoak ematen dioten seguritatea segurtasuna ematen dion zerbaitengatik aldatuko da (txupetea, panpina jostailuren bat) eramaten utziz” diozue baina seguritatea ez al dio irakasleak eman behar?

    “Eta, hirugarren etapan, egunero kontuan hartzeko jarrerak kontuan izanik, negarra ez dela moztu behar sentimenduak kanporatzen utzi behar diogulako agi izan behar dugu” diozue, baina zer esan nahi du negarra ez dela moztu behar? sentikortasuna oinarria izanik, nola erantzun behar diogu haurren negarrari?

    animo!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
A %d blogueros les gusta esto: