Txikitxoen gela

Txikitxoen gela harreratik sartu eta eskumako lehenengo hankan kokatzen da. Hau zergatik? Gure eskolako txikiak dira, beraz, gurasoekin etortzean, gertuen kokatzen den gela denez, atxikimendua pizteko probabilitate gutxiago daude.

Gelan honetako zati batean, armairu bat aurkituko dugu, baina hau ez da beste edozein armairu bezalakoa, izan ere, barneko goialdean, umeen txaketak eta amantalak gordetzeko tokia izango dute. Eta bitxiena, honen azpialdean, kajoi baten itxura duen boladun pistina bat egongo da. Zergatik? Beste leku batean gordez gero, ezin izango ditugulako umeak behatu.

Honen alboan, hainbat kaxa izango dituzte beraien izenekin ekartzen dituzten gauzak gordetzeko. Hauek beraien tamainara egokituta egongo dira, beraiek euren gauzak eskuragarri izateko edozein unetan.

Ipuin txokoari dagokionez, hainbat apal izango dituzte ipuinez josita eta hau eskuragarri egongo dira. Txoko hau prestatuta dago umeek ipuinak entzun edo konta dezaten era eroso eta lasaigarri batean. Hau alfonbra batez egongo da inguratua, honen barnean, hainbat kuxin izango dituztelarik.

Honen alboan, pareta berezi bat izango dute, beraien familien argazkiak ipini ahal izateko eta horrela seguruago sentitzeko. Pareta hau pixka bat aterata eta belkroz osatua egongo da.

Gela honetan egongo den beste elementuetako bat, ispilua izango da. Hau ispiluaren forma duen koltxoneta batez inguratuta egongo da. Hemen umeek aukera izango dute beraien burua ezagutu eta esploratzeko.

Jostailuak gordetzeko gunea ere izango dute. Hau egurrezko hesi txiki batez inguratuta egongo da, beraiek aukera izango dutelarik nahi dutenean sartu eta irtetzeko. Beraz, honek esan nahi duena da uneoro izango dutela jostailuak hartzeko aukera.

Pardela aldatzeko tokia ere izango dute. Irakaslea umeren bat aldatzen dagoen bitartean, beste umeak ikusi eta behatzeko aukera izango du.

Azkenik, atearen ezkerraldean, kobazulo itxura duen elementu bat aurki daiteke. Honen barnean, argien jolasa egongo da, hau da, argi ezberdinak ikusteko aukera izango dute, lasai dauden bitartean.

Txikien gelarekin amaitzeko, kalera ematen duen zati bat, kristalera batez osatuta egongo da, umeek beraien gurasoak ikusi ahal izateko, eta era berean seguruago sentitzeko.

0-3 urte bitarteko haurren gela

0-3 urte bitarteko haurren gela

~ por Life Place Learning en 26/05/2011.

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

 
Seguir

Recibe cada nueva publicación en tu buzón de correo electrónico.

A %d blogueros les gusta esto: